Ate irekiak irailaren 7an
Halako lorpenek erakusten dute Arrasateko Trikitixa Eskolak egiten duen lana, eta, hain zuzen, lan hori plazaratzeko helburuarekin, ate irekiak antolatu ditu eskolak datorren egubakoitzerako, laugarren urtez jarraian. Gaur-gaurkoz, 120 ikasle inguru dituzte, eta Eneritz Urrutia irakasleak adierazi duenez, ikasleen lana herrira ateratzeko helburuarekin antolatzen dute jai hau.
Egitarauari dagokionez, mota guztietako ekintzak egongo dira. Eskolatik kalejiran joango dira plazara, eta ekintza guztiak plazan bertan egingo dituzte.
Izen-ematea zabalik
Trikitixa Eskolako irakasleak dei egin die arrasatearrei plazara gerturatu eta trikitixa mundua gertuagotik ezagutzeko. Horrez gain, eskolan ikasle gehiagorendako lekua ere badagoela gaineratu du. Beraz, izena eman nahi duten horiei jakinarazi die dagoeneko badutela horretarako aukera. Trikitixa eskolan izena emateko, 636 51 52 18 telefonora deitu.