Zalduspe industrialdea, 2024rako urbanizatuta

Xabi Gorostidi 2018ko abu. 1a, 10:20

Udala da partzela horren %88ren jabea, baina horren %35 SPRI erakundearen esku geratuko da 2024an. Aprendizen eraikina udalekotzeko permutan hala jasota geratu zen, eta Udal Gobernuak eremua urbanizatzeko plana onartu berri du.

Udal Gobernuak Zalduspe esparruaren urbanizazio proiektua onartu berri du uztailean. Debagoieneko Ospitalearen eta Argatek –lehengo Asmobi– lantegiaren arteko partzela da, eta Udala da bertako %88ren jabea.

 Eremu hori urbanizatzeko arrazoi nagusia 2016ko maiatzean Udalak eta SPRIk erakundeak sinatutako akordioa betetzea da. 1996a ezkero, Aprendizen eraikina SPRIren jabetzekoa zen, eta, urte luzez hutsik egon ostean, hori udalekotzeko negoziaketak hasi zituen Udal Gobernuak erakunde publikoarekin. Bilerek fruituak eman zituzten, eta permuta bat egitea adostu zuten bi aldeek:

Biribilgune bat jarriko dute gune horretan; gutxi gorabehera, errepidea Pazi-olaren paretik igarotzen den tokian. Horrez gain, errepidearen beste aldean, Zigorrolatik datorren zubiaren alboan, lantegi zahar bat eraitsiko dute atseden-gune bat egiteko. Egoteko gune bat izango da; zuhaitzekin, belarrarekin eta baldosazko lurrarekin.

Urbanazazio lanak 2024rako amaituta egotea adostu zuten Udalak eta SPRIk, eta 2021ean, behin Kulturola eraikina amaituta dagoenean, asko azkartuko da urbanizazio prozesua.

Iazko udan egin zuten eremua urbanizatzeko lehen urratsa, Paziola enpresa zegoen eraikina eraitsita. Orain, ospitaleko erabiltzaileentzako aparkaleku gehiago daude bertan, eta alboan Udalaren auto gordailua eta garabiak daude. Momentu honetan ere ospitale aurrean dagoen dorre elektrikoa lurperatzeko lanak ere martxan daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak