100 bat neska-mutikok hartu dute parte Mondratek antolatutako udako campusean

Arantzazu Ezkibel 2018ko uzt. 18a, 16:28

Uztailaren 2tik 20ra bitartean egin dute campusa, hiru txandatan banatuta. Hala, guztira 100 bat neska-mutiko aritu dira Musakola kiroldegian.

Aurten laugarrenez antolatu dute udako campusa eta antolatzaileek adierazi dute urtetik urtera parte hartzaile kopuruak gora egin duela. Helburu nagusia areto futbolaren oinarrizko arauak ezagutzea da eta neska-mutikoek ondo pasatzen dute.

Parte hartzaileak adinaren arabera bereizi dituzte eta ariketak egiteko, ordea, talde mistoak osatu dituzte. Gaur esate baterako, nagusien eta txikien txapelketa egin dute eta denek denen aurka jokatu dute. Ondoren, sariak banatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak