Aurreikuspenen arabera, 2021eko udan martxan egongo da Kulturola

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko uzt. 17a, 15:58

"Geldiezina da". Hitz horiek izan ditu Arrasateko Udaleko hirigintza zinegotzi Ibon Arrupek Kulturola proiektuaren inguruan. Obraren lanen esleipenerako pleguak atera dira dagoeneko eta orain lehiaketa publikoa abiatu dute; aurrekontu osoa da sei milioi euro eta erdi ingurukoa, BEZ barne. 2021eko uda parterako Kulturola martxan egotea aurreikusten du Udal Gobernuak.

Herriko 18 kultura talde batuko dira Kulturolan eta Udal Gobernuak 18 talde horien jarrera txalotu du. "Oso positiboki baloratzen dugu kultura taldeek erakutsi duten jarrera. Zoriontzekoa da eragileek izan dute jarrera eraikitzailea", dio Arrupek.

Adostasun politikoa

Era berean, Arrupek proiektuak lortu duen adostasun politikoa nabarmendu du –Baleike izan zen osoko bilkuran abstenitu zen talde bakarra– eta baita aurrekontuaren zati handiena Udalak aurreztuta duela ere: "Kulturola geldiezina da".

Sinergiak aprobetxatu

Udal euskaltegi berriak azalera handia hartuko du eta gainerako taldeak dira dagoneko Zerrajerako eraikinean daudenak batzuk eta herriko beste gune batzuetan banatuta daudenak beste batzuk. Izan ere, talde horien guztien arteko sinergiak aprobetxatzea ere bada egitasmoaren helburu nagusietako bat.

Jarraian, Kulturolak izango dituen solairu bakoitzean joango dira kultura talde eta eragileak:

Beheko solairuan:

Lehen solairuan:

Bigarren solairuan:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak