Uztailaren 31n ospatu da betidanik festa Kanpanzarren. Bada, azken urteetako beherakadaren ostean, bi astez aurreratzea erabaki zuten. Baina, erantzuna ez da ona izan. "Aldaketak beti dira zailak, eta akaso ez dugu behar beste zabaldu herritarren artean gaurko jaia. Baina, erantzuna eskasa izan da. Halako tradizioak mantentzea zaila da beti, eta lanean jarraitu beharko dugu", esan du EAJko zinegotzi Juan Carlos Garitanok.
Dena den, egon diren herritarrek gozatu dute goiza. Elorriotik eta Arrasatetik oinez ailegatu dira Kanpanzarrera. Handik, mugarrien ibilbidea egin dute, eta itzuli direnerako, trikitilariak zain zituzten. Doke txapelketarako guztia prest zegoen. Elorrioko eta Arrasateko udaletako ordezkariak nor baino nor gehiago ibili dira.
Ostean, bazkaldu egin dute eta dantza egiteko aukera ere izan dute.