UDA GIROAN

Goizane Alvarez (Foru Aldundiko Gazteria Saileko Zuzendaria): "Gazteen aisialdirako eskaintza berria egitea da gure helburua"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko uztailaren 13a

Gaztemaniak programari lekukoa hartuta dator, Gipuzkoan Gazte egitasmoa; Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat Udalekin elkarlanean –horien artean dago Arrasate Udala– sortutakoa da. Bihar, zapatua, Monterron parkean, 17:30ean hasita, 12 eta 25 urte bitartekoentzako graffiti tailerra eta askotariko musika emanaldiak izango dira. Arrasate Irratiko Uda Giroan! saioan izan da, gaur, egubakoitza Foru Aldundiko gazteria Saileko Zuzendari, Goizane Alvarez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak