Bueltan da Zaldibarko 24 orduko areto-futbol txapelketa

Eneko Azurmendi 2018ko uzt. 5a, 16:53

Uztailaren 14an jokatuko da Zaldibarko 24 orduko areto-futbol txapelketa. Iazko hutsunearen ostean, herriko gazte batzuek antolatu dute aurtengoa. Izen-ematea uztailaren 12ra arte egongo da zabalik.

"Egun polita izaten da, giro bikaina sortzen da txapelketaren bueltan, eta ez genuen galtzen utzi nahi. Horregatik, berreskuratzea erabaki dugu", adierazi du Danel Garciak, antolatzaileetako batek.

Talde batzuek eman dute izena dagoeneko, eta uztailaren 12ra arte egongo da horretarako aukera. "Gustatuko litzaiguke hamabost talde inguru lortzea, gutxienez, txapelketa luzea izan dadin eta lehengo 24 orduko ohitura hori berreskuratu dadin".

Izen-ematea

Inskripziorako, taldearen izena eta arduradun baten kontaktua eman beharko da, Instagram bitartez –@zaldi24ordu– edota zaldi24ordu@gmail.com helbidera idatzita. Talde bakoitzak 80 euro ordaindu beharko ditu ES32 3035 0202 73 2020042303 kontu korrontean –Laboral Kutxa–, kontzeptuan Zaldibar eta taldearen izena jarrita. Nahi izanez gero, Etxoste tabernan ere eman ahal izango da izena. Talde bakoitzeko bost jokalarik eta atezainak jokatuko dute. "Beraz, komeni da bederatzi edo hamar jokalari inguruko taldeak izatea", antolatzaileen esanetan.

Lehenengo hiru sailkatuek saria izango dute. Irabazleak 400 euroko saria izango du, eta afaria Jai Zale tabernan; bigarren sailkatuak, 200 euroko saria eta trago bat jokalari bakoitzeko Etxoste Tabernan; hirugarren sailkatuak, azkenik, 100 euroko saria izango du.

Emakumeena, lehenengoz

Aurten, parekidetasunaren alde egin nahi dute antolatzaileek, nesken txapelketa antolatuz. Horretarako, hiru talde beharko dira, gutxienez. Beraz, nesken parte-hartzea eskatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak