Erroman abestutakoak herrian kantatuko ditu Txorbela Otxoteak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko eka. 8a, 16:10

Erlijio-musikarekin osatutako kantuekin eskainiko dute kontzertua bihar, zapatua, San Frantzisko elizan, 20:00etan. Txorbela Otxoteko kide Mikel Balanzategi izan da gaur, Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan. Hemen elkarrizketa entzungai.

Gizonezko ahotsen taldeak ibilbide oparoa daroa: hamar urtean abestutakoak bildu zituzten orain dela gutxi argitaratu zuten diskoan; horrez gainera, asko dira eskaini dituzten emanaldiak, Euskal Herrian, Granadan, Stockholmen...

Euskal polifoniako kantuak abesten hasi ziren arren, erlijiokantuekin osatzen dituzte azkenaldian errepertorioak, eta halaxe egin zuten Aste Santuan Erromara egin zuten bidaian ere. Lau kontzertu eman zituzten; horietako bat, Vatikanoan.

Erromara joan aurretik, baina, herrian ere emanaldi bera eskaintzea adostu zuten Udalarekin, eta halaxe egingo dute bihar, zapatua, 20:00etan, San Frantzisko elizan. Palestrinaren Adoramus te kantuarekin hasiko dira, eta Elberdinen Cantate Domino-rekin bukatuko dute; tartean izango dira Mendelssohnek eta Madinak konposatutakoak. Kontzertua doan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak