2018ko Arrasateko Kirol Sariak banatu dituzte gaur udaletxeko pleno aretoan, eta proposatutako izenen artean, Izar Bedia eta Patxi Gorosabel aukeratu dituzte bozkak eman dituzten arrasatearrek.
Izar Bedia saskibaloi jokalariak urteko kirolari onenaren saria jaso du. Izan ere, aurten, debuta egin du Estatuko emakumezkoen liga gorenean Gasteizeko Lacturale Araski taldearekin. Eskoriatzak hastapenak eman ostean, onenen artean ibili da Bedia martxotik aurrera.
Kirol ibilbidearen saria, bestalde Patxi Gorosabelek lortu du. Errugbiko jokalari, entrenatzaile eta taldeko zuzendaritzan ibilitakoa, Arrasaten errugbia ezingo litzateke gaur egun bizi den moduan bizi Gorosabelen lana horri esker ez balitz izango.
Aurtengo berritasun nagusia, herritarrek parte hartu ahal izan dutela izan da. Euren botoekin Bedia eta Gorosabel hautatu dituzte beste hainbaten artean, hain zuzen ere.