Kalean jolasteak herriari bizitasuna ematen diola ikustarazi nahi izan zuten Arrasateko ludoteketako umeak kalera jolas egitera aterata. Errespetuz, bakoitzari bere lekua aitortuz eta utziz, kaleak guztien elkargune izatea nahiko luketela adierazi dute hezitzaileek, Jolasaren Nazioarteko Egunean.
Eta hain justu ere, Arrasateko ludoteketatik geroz eta gehiagotan irteten dira gainera, kalera jolastera.
Irune Loza hezitzaileak azaldu zuen baita ere elkarbizitzarako praktika ezin hobea ere badela kalean jolastea eta gustura ibili ziren atzo umeak Biterin jolasean.
Balorazio positiboa
Aurten estreinakoz ospatu dute modu horretara Arrasateko ludoteketako gaztetxoak Jolasaren Nazioarteko Eguna, eta hezitzaileek balorazio positiboa egin zuten, nahiz eta eguraldiak ez zuen askorik lagundu.