Minutu bat eta hamalau segundoko ikus-entzunezkoa da, musika eta alaitasuna uztartuz mezu konkretu bat helarazi nahi duena.
Arteman izan da bideoa ekoiztu duena, eta bertako kide den Jon Campok egin du abestiaren letra. Ondoren Goikobaluko kideek eta Sara Alonso kantariak abestu dute. Ahotsen azpian doan musika, aldiz, Arrasate Musikaleko lagunek grabatu dute.
Laburra izatearena, kontzienteki egin dute, sare sozialen bidez errez ikus dadin.