Isopopotopotototo, Tresyemas eta Gorringo, hiru talde sarituak

Eneko Azurmendi 2018ko mai. 10a, 13:24

MUk ohiko Arrautza Jaurtiketa Lehiaketa egin du, Goi Eskola Politeknikoaren San Pankrazio zaindariaren eguna ospatzeko. Guztira, 88 ikaslek hartu dute parte, 32 taldetan banatuta.

Urteroko ohiturari jarraituz, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren San Pankrazio zaindariaren eguna ospatzeko, Arrautza Jaurtiketa Lehiaketa egin dute ikasleek. Helburua da unibertsitateko ikasle edo langileek tramankulu bat diseinatzea jaurtiko duten arrautza babesteko. Arrautza apurtu gabe urrunen jaurtitzen duenak irabazten du sari nagusia.

Saridunak

Hegaldirik luzeena Isopopotopotototo taldearena izan da, 20 metro, hain zuzen. Oier Balbas eta Ander Otegi dira taldea osatu dutenak. Hegaldirik politenaren saria Tresyemas taldearentzat izan da –Eder Sanz, Aitana Bahillo eta Cristina Melendez–. Azkenik, diseinurik onenaren saria Gorringo taldeak irabazi du –Lia Garai, Irati Cobo eta Ane Errazkin–.

Tramankulua diseinatzeko, tamaina ertaineko oilo-arrautza bat, kartoi mehea, soka eta ukipen-kola erabili dituzte.

Aurten 20 urte bete ditu lehiaketa honek, eta 88 ikaslek hartu dute parte, 32 taldetan banatuta.

Erlazionatuak

Arrautza Jaurtiketa Lehiaketako argazkiak

Amaia Txintxurreta Guridi 2018 mai 10 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak