Arrasateko Udala, Saharaldeba, IMME, Ekin Emakumeak, EPA, SOS arrazakeria, Gurutze Gorria, Emakumeen Mundu Martxa eta Txatxilipurdi elkartea dira aurten lehen aldiz Arrasaten maiatzean ospatuko den kultur aniztasun hilabetearen antolatzaileak. Elkarte horiek guztiek elkarlanean adostu dute egitaraua eta helburua da Arrasaten aniztasunean bizi direla ikustaraztea eta elkarbizitza positibo bat bultzatzea.
Eguerdian egindako prentsaurrekoan, arrasatearrak animatu nahi izan dituzte prestatu dituzten ekintzetan parte hartzera.
Egitaraua
Hauxe da aurkeztu duten egitarauan jasotakoa.
Maiatzak 4, egubakoitza: Formazio saioa gaztetxean 18:30ean Atzerritartasun tramiteak, eta babes eta asiloa izenburuarekin.
Maiatzak 5, zapatua: Auzoko programaren jaia Soraluzen, goizean zehar.
Maiatzak 10, eguena: Marokoko ipuinak 18:00etan Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.
Maiatzak 11, egubakoitza: Saharar festa 18:00etan Sebero Altube plazan.
Maiatzak 12, zapatua: Bazkari kultur-anitza, gaztetxean.
Maiatzak 13, domeka: Emakumeon aniztasuna mural kolektiboaren margotzea.
Maiatzak 14, astelehena: Arrasateko bizilagun berriei ongietorria.
Maiatzak 16, eguaztena: La inmigración de origen extranjero en el País Vasco y Arrasate, mitos y realidades hitzaldia. Ikuspegi Inmigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendariak eskainiko du, 18:00etan Kulturateko areto nagusian.
Maiatzak 18, egubakoitza: Bideak gurutzatzen dokumentala eta mahai-ingurua. 18:00etan Kulturateko areto nagusian.
Maiatzak 21, astelehena: Kultur Anizatasunaren Mundu Eguna, 18:00etan Sebero Altube plazan henna tailerra, erakusketa eta aniztasun argazkia egingo dira.
Maiatzak 24, eguena: Ramadameko egun bat nolakoa den erakutsiko dute, 18:30ean Sebero Altube plazan.