Aitor Urizar eta Gorka Morras arrasatearrak izango dira Irati berriaren kudeaketaz arduratuko direnak. Biak ala biak, ostalaritzan ibilbide luzea dutenak.
Taberna-topalekuak behin martxa hartzen duenean, maiatzerako kultura ekitaldi batzuk aurkeztuko dituzte, antzerkia, musika, erakusketak…
Arrasateko Sortuko kideek ere ilusio handiz heldu diote proiektu berriari. Obra espero baino gehiago luzatu da eta espero baino garestiagoa izan da, baina behin ateak irekita urte askoan askotariko arrasatearrek erabiltzeko moduko topalekua izango dela espero dute.