Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren harira zapatuan Bilbon izango den manifestaziora joateko deia egin dute

Txomin Madina Milikua 2018ko api. 17a, 19:26

Preso Politikoen Nazioarteko Eguna da gaur, apirilaren 17a, eta Debagoieneko euskal preso eta iheslari ohiak Arrasateko Monterron parkean elkartu dira zapatuan, Kalera Kalera dinamikaren ekimenez, Bilbon egin den manifestaziora joateko deia egiteko.

Ibarreko hainbat herritako euskal preso eta iheslari ohiek talde argazkia atera dute gaur, Preso Politikoen Nazioarteko Egunean, Arrasateko Monterron parkean. Helburua izan da datorren zapatuan, apirilaren 21ean, Kalera Kalera dinamikak deituta Bilbon egingo duten manifestazio nazionalerako deia egitea. Bada garaia. Presoak kalera! lelopean egingo da manifestazioa, 17:30ean la Casillatik abiatuta.

Kalera Kalera dinamikako kide Jesus Mari Goitia Manueltxo oñatiarrak azaldu duenez, gaurko egunarekin aldarrikatu gura dute euskal preso eta iheslariak, politikoak direla: "Batzuek ukatu egiten duten arren, hemen argi dago gatazka politiko eta militar bat egon dela. Badira zazpi urte erakundeak armak uztea erabaki zuela, eta urte hauetan ikusi dugu Espainiako Gobernuek errepresioarekin erantzun duela. Gure dinamikaren helburua da euskal preso eta iheslariak etxeratzea ahalik eta azkarren, eta horretarako zailtasunik handiena da egun tokiz kanpo dagoen salbuespeneko egoera". Goitiak gaineratu du herritar guztiei egiten dietela zapatuko manifestaziora joateko deia.

Elkarretaratzea Arrasaten

Gaurko egunaren harira eta LAB sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute eguerdian Arrasaten, Amaia Antzokiaren aurrean.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak