Ointxe!-ren kasuan, oso pozik daude, aste santuko kanpusean 40 neska-mutikok eman dutelako izena. Eneko Mata arduratzen da campusa antolatzeaz, baina ez da bakarrik aritzen. 40 gaztetxo aldi berean kudeatzea ez da erraza izaten, eta horretarako lehen taldeko bi jokalariren, eta kadete mailakoen laguntza izaten du. Astelehenean hasi eta barikura arte, lau orduko saioak egiten dituzte egunero, bi bloketan banatuta.
Mondraren kasuan ere gaztetxo kopuru polita ari da parte hartzen Aste Santuko kanpusean. Oraingo honetan 65 haurrek ari dira parte hartzen, iazko zifraren antzera. Zifra polita dela azaldu du Zubia, baina neskatila gehiagok parte hartzea bota dute faltan. Neska bakarrak eman du izena Aste Santuko campusean, baina udakora begira gehiagok parte hartuko dutenaren esperantza du Zubiak.
Mondrako campusean ere bi bloketan banatzen dituzte saioak. Lehenean frontoian aritzen dira, talde-lana eta emozioak lantzeko jokoak egiten, eta bigarren blokean futbol entrenamendua egiten dute. Zubiaren ustez, era honetako ekimenak garrantzitsuak dira klubarentzat, batez ere, gazte askok Mondrarekin izango duten lehen harremana suposatzen dutelako.