AGAKOren 27. urteurrena ospatzeko, ekintza ugari apirilean

Txomin Madina Milikua 2018ko api. 5a, 09:36

Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuak, herriko beste hainbat eragilerekin batera, apirilaren 11tik 29ra arte iraungo duen egitarau zabala prestatu du. AGAKO Eguna apirilaren 14an izango da.

Askotariko ekintzez osatuta egongo da AGAKOren 27. urteurrena ospatzeko apirilerako prestatu duen egitaraua. Eta egitarau horren prestaketa lanetan ez dira bakarrik ibili AGAKOkoak, bidelagun izan dituzte-eta Pottogorriak talde feminista, Guraso eta Haur Asanblada, Kooltur Ostegunak, Alternatiben Azoka eta Arrasateko Gaztetxokoa.

The Braves, Koban eta  Liherren kontzertuak; heriotzari buruz umeei nola berba egin azaltzeko Naroa Martinez Suarez psikopedagogoak emango duen hitzaldia; apirilaren 20an, 21ean eta 28an egingo duten Alternatiben Azoka; preso ohiekin tertulia-afaria; tour feminista Arrasateko kaleetan... Horiek eta gehiago izango dira egitarauaren parte.

Apirilaren 14an, AGAKO Eguna

Eguna handia, AGAKO Eguna, apirilaren 14an izango da eta aldarrikapenak eta festak, biek egingo dute bat egun horretan. Goizean, Udalaitzera igoera egingo dute, eta han Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko argazkia aterako dute. Ondoren, gaztetxean bazkaria egingo dute – tiketak salgai daude dagoeneko Jaizale eta Iluntz tabernetan– eta bazkalostea Trutens taldeak animatuko du. Karropoteoak eta WC eta D-skarga taldeen kontzertuek borobilduko dute eguna.

Gaztiok kokoteraino gaz! izango da aurtengo egitarauaren leloa, eta antolatzaileen esanetan, haien haserrea argi utzi gura dute lelo horrekin: "Asko baitira gazteok jasaten ditugun trabak eta inposizioak. Honen adibide dira gure herriko Mozal Ordenantza, Udaletxeko bandera espainiarra, prekarietatea, Madrildik inposatutako hezkuntza sistema...".

Apirileko eta AGAKO Eguneko egitarauak, behean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak