IGO AUTOBUSERA!

Seigarren Kantari borobiltzeko, Amaia antzokian asteburuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko mar. 24a, 09:01

Arrasateko eta Aramaioko 250 gaztetxo inguruk hartuko dute parte gaur eta bihar, 16:00etatik 20:00etara, Amaia antzokian izango diren grabazioetan.

Zazpi eta hamaika urte bitarteko Aramaioko 30 gaztek–lau taldetan banatuta– eta adin bereko Arrasateko 220 abeslarik –59 taldetan–, egingo dituzten saioekin bukatuko dira Goienak Ikastetxeekin eta Udalekin elkarlanean antolatutako aurtengo Kantariren grabaketak. Gaur, zapatua, eta bihar, 16:00etatik 20:00era, hamar saio grabatuko dituzte; guztiontzako daude ateak zabalik.

Milatik gora parte hartzaile aurten; urtarrilean abiatu zuten Aretxabaletan, handik Oñatira, eta Bergarara gero. "Oraingoan ere ondo prestatuta datoz; koreografia eta kantuak ondo ikasita, eta landutako jantzi eta osagarriekin. "Konfetiekin datoz batzuk; beste batzuk kamiseta pertsonalizatuak egin dituzte; panderoarekin dator beste talde bat... sorpresa eta gonbidatu bereziak ez dira faltako... Politak izan ziren aurreko asteko entseguak; eta guraso batzuk egin ziguten helduentzako Kantari antolatzeko proposamena ere jaso genuen. Eskerrik asko guztioi!", dio Aitor Agirianok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak