Itxietan, hainbat egunez kanpora joateko aukera izango dute haur eta gaztetxoek: Goizuetako, Orioko eta Ozaetako aterpetxeez gain, udaleku ibiltari bat egiteko aukera ere izango dute, 12 egunetako abenturan murgilduta, Araban hasi eta Gipuzkoako kostaldera arte. 2002 eta 2003 urte bitartean jaiotako neska-mutikoek izango dute izena emateko aukera, eta 115 lagunendako lekua izango da udaleku hauetan.
Goizuetako Xubimuxu aterpetxera uztailaren 8tik 15era joango dira, 9-12 urte bitarteko haurrak –2006-2008 urte bitartean jaiotakoak–. 25 plaza daude.
Orioko Zingira kanpinera irteera uztailaren 1etik 10era izango da, 12-14 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa –2004-2005 urteetan jaiotakoak–. 30 plaza daude.
Arabako Ozaeta herrira ere uztailaren 1etik 10era joango dira, eta haur ere 12-14 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa izango da –2004-2005 urteetan jaiotakoak–. 30 plaza daude.
Azkenik, Kosta ala Kosta udaleku ibiltaria uztailaren 3tik 14ra egingo dute, Arabatik Gipuzkoako kostaldera. 14 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago –2002-2003– urteetan jaiotakoak eta 30 plaza daude.
Izen-ematea 300 eurokoa da guztietan –familia ugariei deskontua aplikatuko zaie–.
Udaleku irekiak
Udaleku irekiei dagokienez, uztailaren 2tik 20ra bitartean izango dira, plazak mugagabeak izango dira eta hiru taldetan banatuko dituzte haurrak:
Bilin-bolonka beibilekua: 2-6 urtekoak –2012 eta 2015 artean jaiotakoak–.
Bihurrekixetan 1: 6-8 urtekoak –2009 eta 2011 artean jaiotakoak–.
Bihurrikeixetan 2: 9-12 urtekoak –2006 eta 2008 artean jaiotakoak.
Horrez gain, asteka izena emateko aukera ere egongo dute adin talde guztietako haurrek: uztailaren 2tik 6ra; uztailaren 9tik 13ra eta uztailaren 16tik 20ra.
Hezitzaileak
Bestalde, hezitzaileentzako deialdia apirilaren 9an irekiko da, 27ra arte. Haurren izen-ematearen araberakoa izango da hezitzaile kopurua ere.
Informazio gehiago Txatxilipurdiren webgunean aurkituko duzue.