ALBISTEAK

Martxoaren 8ko eraso matxista salatu du Emakumeen Mundu Martxak

Miren Arregi 2018ko martxoaren 14a

Elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean Arrasateko plazan, Emakumeen Mundu Martxak deituta. Arrazoia, joan den martxoaren 8an Arrasaten gertatutako eraso matxista salatzea. Gauez eta kalean gertatu zen erasoa. Gizonezko bat bi neskaren atzetik segika zebilen eta antza euretako batek bakean uzteko eskatu zionean iraintzen hasi zitzaion. Udaltzaingoa bertatik pasatu zen eta erasotzailea oldartu egin zitzaien. Ondorioz atxilotuta eroan zuen. Emakumezkoak salaketa ipini du.

Emakumeen Mundu martxako ordezkariak penatuta eta haserre agertu ziren atzo joan den eguenean gertatutakoarekin. Emakumeen Eguna zoragarria izan zela eta eraso matxistak sentsazio on hori zapuztu zuela adierazi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak