Herritarrek 88 tramite egin ahal izango dituzte Herritarren Ataria webgunetik, Udal bulegoetara joaten ibili barik. Bertan, identifikatzeko GiltzaON izeneko sistema bat erabili behar da, edota ziurtagiri elektronikoa duten txartelak. GiltzaON sistemak ez du txartelen beharrik; erabiltzaile izen, pasahitz eta koordenada joko batek osatzen dute.
GiltzaON lortzeko, BAZera edo Arrasateko KZ gunera joan beharko du herritarrak, eta hilabete honetan BAZen bulego bat ere zabalduko dute, horren inguruko herritarren kezkak argitzeko. KZ gunean, horren erabilerari buruzko ikastaroak ere eskainiko dira. Gainera, BAZen GiltzaON sistema eskuratzen dutenen artean, herriko produktuez osatutako otar bat zozketatuko da martxoa bukaeran.
Beheko bideo hau ere argitaratu dute Udaletik, azalpenak ikus-entzunezkoen bitartez emateko.
ArrasateON app-a
Herritarren Ataria erabili ahal izateko, eta beste hainbat informazio zuzen-zuzenean eskuratu ahal izateko, Arrasateko Udalak aplikazio bat ere garatu du: ArrasateON. Dagoeneko deskarga daiteke Play Store-an eta laster App Store-an ere egongo da.