Eskarmentu handia du Arrasatekoak antzerkigintzan; institutuan egin zuten La casa de Bernarda Alba lanaren irakurketaren ondoren erabaki zuen aktore izan nahi zuela. Gasteizko antzerki talde batekin hasi zen, eta Madrilera joan zen geroago, hango antzerki eskolan ikastera. Amaitu bezain pronto, telebistan, antzerkigintzan, zineman eta askotariko taldeekin jardun zuen lanean; horrez gainera, ikerkuntza alorrean ere murgildu zen, beti ere, antzerkigintza oinarri hartuta. Gaur egun, Bilbon dagoen Dantzerti Euskal Antzerki Eskolan irakasle da, eta Arrasateko Doke taldea ere zuzentzen du.
Antzezlanerako sarrerak on-line daude eskuragarri: Arrasatekoak, Arrasate.eus atarian, eta Oñatikoak, Bibe.me atarian, hamar eurotan.