Eta hain zuzen, lider dagoen Basauriren bisita izango dute arrasatearrek, ostera ere Iturripen. Hala, liga amaitzeko bost jardunaldi geratzen dira, eta orain datoz ligako oilarren arteko partiduak. Izan ere, Basauriren kontrako partidu erakargarriarekin batera, apirila hasieran Fagor Industrial talde oñatiarrarekin batera derbia jokatuko dute. Bost partidu geratzen dira Lauko Finalerako, eta bost onenen artean egon gura dute denek.