IGO AUTOBUSERA!

Tribial Feminista jokoa irabazteko aukera Arrasate Irratian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko otsailaren 28a

Martxoak 8rako Arrasaten ere askotariko ekitaldiak antolatzen ari dira; horien artean, gaur, eguaztena, Etxaluzeko bigarren solairuan bilera informatiboa egingo dute 19:00etan, Emakumeen Nazioarteko Egunerako deituta dagoen grebari buruzko xehetasunak emateko.

Arrasate Irratiko gaurko Igo Autobusera! saioan Arrasateko Udaleko Berdintasun saileko teknikari Arantxa Beitia eta Arrasateko Emakume Mundu Martxako kide Jasone Giraldo izan dira antolatutako ekitaldien gainean berbetan. Ez dira, baina, esku hutsik etorri Arrasate Irratiko estudiora, entzuleen artean banatzeko Tribial Feminista jokoa ekarri dute-eta.

Jokoaren zozketa, martxoaren 9, egubakoitzean, egingo da; parte hartzeko deitu 943 25 05 05 telefonora edo idatzi irratia@goiena.eus helbidera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak