Herriko 30 komertziok dendaren kanpoaldera atera dituzte udazkeneko eta neguko produktuak; besteak beste, moda, lentzeria, osagarriak eta oinetakoak daude aukeran. Egubakoitzean arratsaldez izan dira herritarren zerbitzura; zapatuan, ostera, goizean eta arratsaldean. Musika ere izan dute lagun kalea bazterrak girotzeko, Arrasateko trikitilariak eta BraZZtet Brass Band taldea hain zuzen ere.
"Kanpora joan barik gurean ere badago genero ona eta merezi du begiratu bat behintzat", zioen herritar batek: "Prezio onean eskaintzen dute guztia, kontua da zeuk behar duzun hori topatzea".