Herrian aspalditik zegoen hizkuntza atzerritarren zerbitzu hori Arrasatera ekartzeko eskaria, eta, datorren ikasturtetik aurrera, ingeleseko eta alemaneko eskolak eskainiko dituzte bertan. Behin behineko kokapena izango da; ostean, gaur euskaltegia dagoen egoitzara lekualdatu gura baitute Hikzuntza Eskola.
Hori irudikatzeko, bada, Eibarko Hizkuntza Eskolako ordezkariek egoitza ezagutu dute eguenean. Oraindik zehazteke dute eskainiko duten zerbitzua: aurrerago zehaztuko dituzte gela kopurua, ordutegiak eta izen emate epeak.
Arrasateko zein bailarako jendearentzat
Udal ordezkariak "pozik" azaldu dira egitasmoarekin: "Sekulako urratsa da hizkuntza ikasteko aukera Arrasateko zein bailarako jendeari eskaintzera bidean".