Duela bi urte pasa hasi zuten prozesua Eskuratuko eta Ordainduko 900 Langile ohik. Horiek 47 millioi euro erreklamatzen dizkiote Modragoni. Diote, enpresak engainatu egin zituela eta hori demostratu gura dute epaiketan.
Hamaika lagun deklaratzera
Epaileak hamaika lagun deitu ditu deklaratzera. guztiak ere, Mondragoneko zuzendariak edo zuzendari ohiak. Lehendabiziko saioan, maiatzaren 7koan, Mondragoneko idazkari orokor Arantza Laskurainek deklaratuko du, taldea ordezkatuz. Gainera, egun horretan, Mondragoneko presidente ohi Jose Mari Aldekoak eta Txema Gisasolak ere deklaratuko dute. Baita Belen Kortabarriak eta Fabian Bilbaok ere.
Hurrengo egunetan deklaratuko dute gainontzekoek: Javier Sotilek eta Agustin Markaidek, Javier Retegik eta Ana Maria Beristainek, Xabier Goikoetxeak eta Sergio Treviñok.
Maiatzaren 10ean, aurkeztuko dira ondorioak eta horrela prozesua epaia emateko prest geratuko da.