"Prekarietatea" salatu dute Ikasle Egunean

Goiatz Arana Begiristain 2018ko ots. 5a, 15:24

Ikasle Eguna ospatu zuten zapatuan Arrasaten. Jaitik eta aldarrikapenetik, bietatik, izan zuen ospakizunak eta Ikasle borrokaz kapitalismoa suntsitu leloa aukeratu zuten, euren esanetan sistema kapitalistaren ondorioetako bat prekarietatea delako eta eurek ere pairatzen dutelako. Ikasketa jakin batzuk egiteko herritik irten beharrak eragiten dizkien zailtasunak azpimarratu zituzten, bereziki.

Horregatik atera gura izan zuten zapatuan kalera, herriari euren dinamikak eta problematikak erakusteko. Bide horretatik jarraitzeko asmoa azaldu zuten eta baikor mintzatu ziren zentzu horretan, Arrasateko Ikasle Abertzaleak taldea indarra hartzen doalako, euren hitzetan.

Jesus Mari Zabarte Garratz preso ohiaren hitzaldiarekin hasi eta kontzertuekin bukatu zuten eguna; eta tartean triki-poteoa, 70 lagun batu zituen bazkaria, Xusti-ren monologoa eta elkarretaratzea izan zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak