Gimnastak, denboraldiari ekiteko gertu

Eneko Azurmendi 2018ko ots. 2a, 18:03

Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko gimnastek bihar, zapatua, hasiko dute 2018ko denboraldia, Azpeitiko kiroldegian jokatuko den txapelketan; eskolarteko amateur mailako lehen fasea izango da biharkoa, eta Arrasateko 24 gimnasta ariko dira lehian.

Iraila ezkero entrenatzen ibili ostean, iritsi da denboraldiari ekiteko garaia. Esan bezala, eskolarteko amateur mailako lehen fasea izango da biharkoa, eta Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko 24 ordezkari izango dira lehian, infantil, kadete eta gazte mailetakoak. Edurne Elkoro entrenatzaileak adierazi duenez, "gogotsu" daude denboraldiari ekiteko, bai gimnastak, baita entrenatzaileak ere. "Denbora dezente daramagu entrenatzen eta hasteko gogoz gaude", adierazi du.

135 gimnasta

Guztira, 135 gimnasta ariko dira taldean aurten, bost entrenatzaileren laguntzarekin: Arantzazu Zubia, Elena Lanuza, Miren Beagado, Olatz Fernandez eta Edurne Elkoro. Azken horrek adierazi du "penaz" daudela. Izan ere, "eskaera handia da, eta ez dago guztientzako lekurik". Asko dira, eta talde ezberdinetan banatzen dituzte entrenatzeko. Institutuan eta Uarkapen entrenatzen dira, astelehenetan, eguaztenetan eta egubakoitzetan.

Hemen hainbat talde:

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak