Maria Ubarretxena: "Juan Arzamendi Musika Etxeko obrak otsailean hastea da gure asmoa"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko urt. 10a, 11:30

Arrasateko alkate Maria Ubarretxena izan da gaur goizean Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan. 107.7ko autobusean sartuta, ibilalditxo bat egin dute herriko hainbat tokitan geldituta Udal Gobernuak urte berrirako dituen asmoei buruz berba egiteko asmoarekin. Hemen elkarrizketa osoa entzungai.

Otalora Lizentziatutik abiatu dute uhinetako autobusaren ibilbidea kale horretarako aparkalekuei buruz berbetan hasita. Garagartzako industria guneraino gerturatu dira garai bateko Fagor-Garagartza lantegira, aldez aurretik Iturripe frontoian geldiunea eginda.

Zerrajera gunerako bidea hartu dute gero, Kulturola eta Juan Arzamendi Musika Etxerako aurten dituzten Udal Gobernuak dituen asmoei buruz hitz egiteko, baina aldez aurretik, San Andres auzoan geldiune labur bat egin dute  Araba Etorbidean dagoen radarrari keinua eginda.

Musakolaraino ere gerturatu dira eta han kiroldegi berri bat egiteko proiektua lantzen hasi direla kontatu du alkateak. Ezin baina, gaur, 107.7ko autobusa gura beste tokietan geratu, eta auzoetara hurbildu barik, Monterronen amaitu dute alkatearekin ibilaldia Etxezarreta eremuari buruz borobilduz solasaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak