Neurketa lehiatuan 2-0 nagusi Mondra Hernaniren kontra

Julen Iriondo 2018ko urt. 7a, 19:11

Sailkapenean elkarrengandik gertu zeuden bi taldeen arteko partiduan, Xabi Arrizabalagak eta Julen Aranbarrik egin dituzte golak. Eta gertu barik, batera daude orain Mondra eta Hernani, 30 punturekin berdinduta, goiko aldean.

Arratsalde hotzean lehia estua izan dute Mojategin Mondrak eta Hernanik. Indarrak parean zirela, zorte apur batekin aurreratu dira etxekoak lehen zatian. Atezainari buruz gain, gol ederra egin du Xabi Arrizabalagak, nahiz eta baloiak egin duen eta sarri kalterako izan ohi den botetxoak lagundu duen, oraingoan, aterako bidea har zezan.

Bigarren zatian ez dira gauzak gehiegi aldatu, neurketako azken txanpan Julen Aranbarrik 2-0ekoa egin duenera arte. Jokoz kanpokoa eskatuz protesta egin dute kanpokoek, baina epaileak ontzat eman du gola, eta jokalari hernaniar bat egotzi egin du gainera.

Azkenean, beraz, 2-0 Mojategin, Mondraren alde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak