Artgazki elkarteak sortutako lehiaketaren harira sortu zen benefizentziazko erakusketa hau. Udazkeneko argazki lehiaketa honen 3. edizioan, 200 argazki inguru aurkeztu ziren eta horietatik guztietatik, 45 argazki hautatu ditu epaimahaiak erakusketarako. Parte hartzaile guztien artean irabazleak, hauek izan dira: Lehen saria Igor Altunak eraman zuen, bigarrena Iban Yanizek eta hirugarrena berriz, Iñigo San Vicentek.
Erakusketaz gozatu nahi dutenek Arrasateko hainbat komertziotan ikusteko aukera izango dute:
- Kajoi
- Itzala
- Ezkiña
- Nahi
- Eya etxetresna elektrikoak
- Uribesalgo aseguruak
- Udalaitz medikuntza zentroa
Argazki guztien prezioa 30 eurokoa izango da. Erosleek 10 euro aurreratu beharko dituzte argazkiak erreserbatzeko. Otsailaren 17an sari banaketa gauzatzerakoan, gordetako argazkiak ordaindu eta etxera eraman ahal izango dituzte bezeroek.