Goizean jokatu da txapelketa eta pozik azaldu dira antolatzaileak emaitzarekin: "Sekulako hotza pasa dugu, baina ondo joan da dena: saskibaloian jokatzera etorri direnen lagun eta senitartekoak tarteko, dezente jende batu da harmailetan; eta boluntario kopuru polita izan dugu, klubeko talde nagusiagokoetako 15 bat lagun etorri dira laguntzera".
Pozik, beraz, goizak emandakoarekin, eta pozik batez ere saskibaloirako zaletasuna badagoelako Arrasaten: "Nesken artean baino mutilen artean gehiago, baina zaletasuna badago, gero eta gehiago".
Parte-hartzea sustatzea izan du helburu txapelketak eta, horregatik, parte-hartzaile guztiek jaso dute saria: txapelketa babesten duen Laboral Kutxaren kantinplora.