Lau berbaldi horiek garai ezberdinetako kontuak ekarriko dituzte. Lehenengoan, azaroaren 8koan, XVII. mendean Garagartzan izandako tailer artistiko bat izango dute berbagai, eta Artearen historian doktore den Pedro Luis Echeverria Goñi iruñearra izango da hizlaria.
Azaroaren 15eko berbaldian, berriz, Eusko Jaurlaritzako Ondare dokumentalaren arduradun Borja Aginagalderen eskutik gertuagotik ezagutu ahal izango da Juan Carlos Guerra arkitekto arrasatearra.
Azaroaren 22an Lehenengo Karlistadak Euskal Herrian izan zuen eragina aztertuko du Mikel Alberdi Sagardiak, eta batez ere Arrasaten izan zuen eraginean jarriko du fokoa.
Eta amaitzeko, EHUko historiako irakasle Jon Ander Ramos arrasatearrak Sola jauregiko kontuak ekarriko ditu, eta Kuban lortutako etekin ekonomikoak izango ditu berbagai.
Antolatutako hitzaldi zikloarekin gustura daude zientzia elkartekoak, hizlari onak ekarriko dituztelako.