Lokaleko kide batek jakinarazi duenez, telebista bat, ordenagailuarentzako monitore bat, anplifikagailu bat eta 30 euro eskudirutan izan da lapurrek eramatea lortu dutena. "Harri batekin apurtu dute lokaleko atea, eta lapurreta egin ostean atze aldeko leihotik irten ziren" adierazi du lokaleko kideak.
Zaratak entzun bezain pronto eman zuen abisua inguruko bizilagun batek, eta handik gutxira bertaratu ziren ertzainak eta udaltzainak.