Dokumentalista
Proiektua:
- Udal artelanen inbentario egitea.
- Industria bilduma inbentariatzea eta ordenatzea
Eginkizunak:
- Udalarenak diren artelanak inbentariatzea: argazkia atera, inbentario fitxa egin, bete eta identifikatzea.
- 2016an egindako lana jarraitzea: inbentariatzeko falta diren bildumako elementuak aztertu, ebaluatu gordetzeak merezi duen edo ez, inbentarioko fitxetan jaso, etiketatu eta paketatu. Ondoren, biltegien espazioaren antolaketari ekin beharko dio, elementuen lokalizazioa ahalbideratzeko.
Iraupena: 5 hilabete
Komunikazio-teknikaria
Egitekoa: Berdintasun saileko komunikazio plana diseinatzea.
-
Berdintasun Sailaren proiektua eta espezifikoki Emakume Txokoko eta Jabetze Eskolalen komunikazioari dagokionez, egungo egoeraren azterketa edota diagnostikoa egitea (erabiltzen diren kanal edota euskarriak, mezuen nolakotasuna eta kantitatea, irisgarritasuna, ulergarritasuna, egokitasuna, eduki eta irudiaren arteko koherentzia etab …)
- Informazioaren zabalkunderako egun baliatzen ditugun kanal eta edukien egokitasunari buruzko hausnarketaren ondorioak (web orria, sare sozialak, posta elektronikoa …)
- Komunikaziorako kanal berrien inguruko proposamenak egin eta aholkuak ematea.
- Emakume Txokoko eta Jabetze Eskolaren programen komunikaziorako plan baten diseinua egitea.
- Emakume Txokoaren helburuak eta bertan ematen diren dinamiken inguruko ikus-entzunezko bat egitea.
- Jabetze Eskolaren helburuak eta bertan ematen diren dinamiken inguruko ikus-entzunezko bat egitea.
- Komunikazio planaren egikaritzearekin hastea.
- Komunikazio planaren txostena eta argibideak jasotzea.
- Emakume Txokoak eta Jabetze Eskolak urteetan sortu duten materiala kudeatzea (digitala nahiz artxiboa)
Jarduna: %100
Iraupena: 5 hilabete
Baso/erreka langileak
Egitekoa: Eremu publikoetan zein herriko landa sailetan garbiketa eta konponketa lanak burutzea, baita ibaietan eta ibai-ertzetan pilatutako hiri hondakinak jasotzeak.
- Basoko mantenu lanak burutzea, baliabide naturalak garbitzeko eta zaintzeko lanak.
- Ibaiak, basoak eta beste intereseko eremuak garbitzea.
- Konpost guneetako eremuak ikuskatzea, kontrolatzea eta mantentzea.
- konposta onduari galbahea pasatzea eta erretiratzea.
- Baso langileen koordinazio, antolaketa eta ardura.
Jarduna: %100
Iraupena: 5 hilabete
Lorezaintzarako peoia
Egitekoa: herrian zehar dauden belar gune eta alkorkeetan dauden zuhaitzetan eta zuhaizkak dauden guneetan lanak egitea, mantentze lanak errazteko.
Jarduna: %100
Iraupena: 5 hilabete