Arrano elkartea izan da aurtengo Nobenaixoko omendua

Xabi Gorostidi 2017ko ira. 29a, 21:04

Arrasateko herrigintzan lan egin dutenak omentzeko ohiturarekin jarraituz, enbutu preziatua jaso dute Mari Asun Pagoagak eta Kepa Ormaetxeak. Arrano elkarteak askotariko ekimenei estalpea emateko balio izan duela nabarmendu du Pagoagak, eta proiektu berriak filosofia horri eutsiko diola gaineratu du Ormaetxeak.

Behin omenaldia eginda, sinistun eta sinesgabeen artean ardoa eta gazta banatzen hasi dira. Arrano elkarteko bi omenduek zerbitzatu dituzte lehen ardoak, eta jende ugari bertaratu da Herriko Plazako iturri albora.

Komisiñoko kide den Iraitz Agirrek, hala azaldu ditu Arrano Elkartea omentzeko arrazoiak:

"Beti omentzen ditugu Arrasateko herrigintzan aritzen diren elkarte edo pertsonak. Kasu honetan, Komisiñotik urte mordoxka bat daramagu Arrano Elkartean batzartzen, eta ateak itxi dituela ikusita, garbi geneukan aurtengoa eurentzat izango zela. Ferrerias kalea beti izan da herri honetako herrigintzako eragileentzat elkargune, eta ziur naiz esku artean dagoen proiektuarekin, hala izaten jarraituko duela".

 

Erlazionatuak

Nobenaixoko argazki galeria

Xabi Gorostidi 2017 ira 29 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak