Etorkizunari eta Kataluniari begira ospatu dute Gudari Eguna

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ira. 27a, 20:05

Urtero irailaren 27an egiten duen moduan, Gudari Eguna ospatu du gaur Arrasateko Sortuk. Manifestazioa egin ostean, ekitaldi xume bat egin dute Monterronen. Oroimenerako eguna bada ere, etorkizunari eta Kataluniari begira jarri du fokua ezker abertzaleak: "Katalunian gertatzen ari dena zirraraz bizi dugu. Distantziak distantzia, eta ezberdintasunak ezberdintasun, borrokarako adibide oso erreala eta gaurkotua da".

Arrasateko Sortuko Enrike Letonak Monterron parkera hurbildutako herritarrei adierazi dienez, "herria eta demokrazia" dira erronka nagusiei aurre egiteko elementuak: "Biak ala biak, Euskal Herriari etengabe ukatu zaizkionak, baina herri aske eta justuago batera bidean beti bezain irmo borrokatuko ditugunak. Horixe zor diegu borroka honetan konprometitu zirenei, eta urtero irailaren 27an, bihotz-bihotzez omendu eta oroitzen ditugun guztiei. Horixe da gure hitzordua historiarekin. Gora herria!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak