Erdi Aroko azoka bueltan dator aste bukaeran, Arrasaterako "pizgarri"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ira. 5a, 15:51

Irailaren 9an eta 10ean Erdi Aroko feria egongo da Seber Altube plazan, Erdiko kalen eta Iturriotzen, eta halako azokak antolatzen "esperientzia luzea" duen Bartzelonako Pegasus enpresa kontratatu du Udalak; ikuskizunak eta 50 bat postu egongo dira.

"Arrasatearrendako zein kanpotik etor daitezkeen bisitariendako pizgarri bat izatea espero dugu, herria dinamizatzeko helburuz antolatu dugu". Merkataritza, turismoa, teknologia berriak eta sustapen ekonomikoa batzordeko buru Victor Fuentes zinegotziaren hitzak dira, irailaren 9an eta 10ean herriko alde zaharrean ospatuko den Erdi Aroko azokaren inguruan.

Herriari "eskaintza ezberdin bat" egin nahi izan diote: "Jendea hurbildu zait esanez garai bateko Erdi Aroko azoka ondo zegoela. Orain berriro ekarriko dugu eta ikusiko dugu funtzionatzen duen edo ez".

Fuentesen arabera, askotariko 50 bat postu izango dira Seber Altuben, Erdiko Kalen eta Iturriotzen banatuta. Horrez gain, ez ohiko ikuskizunak ere izango dira: sufi izeneko dantza arabiarra egiten duen dantzari bat, fakir bat... Gainera, kaleko musika eta ikuskizun pirotekniko bat ere izango dira, besteak beste.

Azokaren kontratazioak, 12.000 euro

Enpresa ezberdinak aztertu ostean, Bartzelonako Pegasus enpresa kontratatu du Udalak azoka antolatzeko: "Esperientzia luzea dute mota honetako azokak antolatzen; Lasarten, Zarautzen eta Balmasedan egin izan dute eta, oker ez banabil, Arrasatekoa ere antolatu izan zuten". Pegasus enpresa kontratatzeko aurrekontua 12.000 eurokoa izan da. "Azoka antolatzeko beste baliabide batzuk ere jarriko dira, Udaleko beste sail batzuetatik", gaineratu du Fuentesek.

Aurrekontutik kentzeko EH Bilduren eskaera

Arrasateko EH Bilduk Erdi Aroko azoka 2017ko udal aurrekontutik kentzeko eskaera egin zuen, Erdi Aroko azokak "beste lanketa bat" behar duela iritzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak