Ferrerias kaleko horma bat eraitsi behar izan dute segurtasunagatik

Pareta egoera kaskarrean eta erortzeko arriskuan zegoela ikusita, Arrasateko Udaltzaingoak kalea itxi behar izan zuen atzo gauean, 22:00ak inguruan. Gaur goizean, berriz, udal langileek hormaren goiko partea, erortzeko arriskuan zegoena, eraitsi egin dute.

Hala, dagoeneko zabalik dago berriro ere Ferrerias kalea. Urte luzez hutsik egon den eraikina izanik, egoera txarrean zegoen, eta segurtasuna bermatzeko erabaki dute lehenbailehen botatzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.