1,7 kilo eta lau arrautza zituen hanburgesa jatea zen gaurko lehiaketako helburua, eta hori hiru pertsonako taldeetan egin behar izan dute.
Hanburgesa 42 minututan janda, irabazleak Igor Beitialarringoitia, Josu Zugasti eta Gorka Rodriguez izan dira eta urdaiazpiko bat eraman dute etxera. Bigarren sailkatu den taldea Josu Basterrak, Peio Herizek eta Aitor Bediak osatutakoa izan da. Azkenik, hirugarren taldea Jon Arana, Jon De Andres eta Josu Beltran de Gebara izan da. Azken hauek amore eman dute, ez dute hanburgesa bukatu.
Parte-hartzaileak gustura gelditu dira eta adierazi dute "esperientzia ona" izan dela lehiaketa. Hala ere, bukatzea asko kostatu zaiela aitortu dute, bai irabazleek, baita gainontzekoek ere.
Talde bakoitzaren izen-ematea 30 euro izan da eta ateratako dirua, esan moduan, Korrikara bideratuko da.