Osoko bilkuren aretoan hainbat jatorritako herritarrak batu ziren, eta udal ordezkariek, gizarte zerbitzuetako langileek eta Ekin Emakumeak elkarteko ordezkariak egin zieten harrera.
Ongietorria egiteaz gain, erabilgarri izan ditzaketen Udal baliabideen berri eman zieten.
Ekin Emakumeak elkarteak bideratuta
Arrasaten bizi izatera datorren pertsona bat erroldatzen den momentutik jartzen dute martxan harrera protokoloa, eta hasierako harrera zerbitzua Ekin Emakumeak elkarteak kudeatzen du.
Ali eta Ibrahim El-Khadi, esaterako, marokoarrak dira. Lehenengoa 2015eko urritik bizi da Arrasaten, eta Ibrahimek, berriz, zazpi hilabete daramatza hemen. Aurretik, baina, Eibarren, Agurainen eta Gasteizen bizi izan da. Keinu polita iruditu zaie Udalak ongi etorri ekitaldia antolatu izana.