Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz taldeak Jai Zale taberna hartu zuela bi urte direla ospatzen musikarekin hasi ziren egubakoitzean. Iker Laurobak eta Leire Berasaluzek giro goxoa jarri zuten hasteko euren doinu eta hitzekin, eta umorea eta parranda giroa, ondoren, Kamareroiek, Jai Zaleko zerbitzariek osatutako eta egunerako sortutako taldeak. Superheroi itxurekin, saio dibertigarria egin zuten. Euskal abesti ezagunak hartu, moldatu eta, besteak beste, EHEko kideak zirikatzeko erabili zituzten.
Egubakoitz gauean bezala, zapatu eguerdian ere bete egin zen taberna, Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolariak entzuteko. Apur batean librean aritu ziren, eta Beñat Zamalloaren gaiei kantari ondoren.
Domekan, azkenik, Albiste Kaxkarrak taldearen kontzertua izan zen Jai Zalen. Berriz ere taberna lepo, Berri Txarrak taldearen kantuak jo zituzten, zaleen gozagarri. Jendea pozik, eta EHEko kideak ere bai, atzokoarekin eta asteburu osoarekin.
Euskaraz bizi, euskara baita euskaldun egiten gaituena; hortik aurrera, mugarik ez, Amets Arzallusek esan bezala.