ALBISTEAK

Otaloratik Olarterako eskaileretako murala, martxa onean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko urtarrilaren 20a

Arrasateko Otalora kaletik Olartera eramaten duten eskaileretan murala margotzen dihardu herriko bertako MuralArt taldea, Udalarekin elkarlanean. Urtarrilaren 23ra arteko epea izango dute itxura berria eman eta eskailerak oinezkoei zabaltzeko.

Arrasatearrek sei zirriborroren artean aukeratutakoa da margotzen ari diren murala. Gaztelu baten harresia irudikatu gura du irudiak. "Gordelekua, harresia, nortasuna, Arrasate, historia, kondaira, herria, kultura, hizkuntza, Nafarroa", adierazi dute egileek sare sozialetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak