Mondraitz taldeko lagunak badabiltza apirilaren 2an egingo duten Arrasate-Udalatx lasterketa antolatzeko lanetan. Aurten lasterketa hainbat nobedaderekin dator, eta baita albiste onekin ere: antolatzaileak eurak ate joka ibili dira babesle bila, baina eurengana etorri denik ere egon da. Hori pentsaezina litzateke duela urte gutxi.