Partikularrengandik 1000 koadrotik gora jaso dituzte dagoeneko eta orain arte koadroen argazkiak eta neurriak eskatu dizkiete jabeei. Aurrera begira, aukeraketa bat egingo dute erakusketarako. Dena den, oraindik gehiago batu nahi dituzte elkarteko kideek.
Arrasatekoen bila
Galarta pintoreak bere linea mantentzen zuen, baina hala ere gauza bitxiak ere aurkitu dituzten arren, Arrasateko bazterretako margoekin osatu nahi dute erakusketa. "Kanpoko margolan asko daude, Arabakoak batez ere, bertako ia herri guztietako koadroak daude, baina guk Arrasateko bazterretako koadroak batu nahi ditugu" adierazi du Alvaro Arregi Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkarteko lehendakariak.
Galartaren bizitza goraipatuz
Galartaren koadroak azpimarratzekoak direla azaldu du elkarteko lehendakariak. Arrasaten margolariak egon arren, Galartak margolaritzari eskainitako bizitza ez dagoela beste batekin konparatzerik. "Eduki badugu Arrasaten pintore bat, Julio Galarta izan da, autodidakta hasi eta ikastera Bartzelonara joan zena. Bere linea jarraitu zuen hil arte. Izan ere, hil bezperetan koadro bat margotzen zebilen, ez zuena bukatu…"