ALBISTEAK

Aday Lozano Bastida arrasatearra, Debagoieneko Ospitalean jaiotako lehen umea

Mireia Bikuña 2017ko urtarrilaren 3a

Urtarrilaren 1ean, 23:50ean jaio zen, 4.280 gramorekin eta 52,5 zentimetrorekin. Gurasoak Joana eta Alberto dira.

 

Erditzearen unean bizi izandako urduritasunak ahaztuta, gustura daude Joana eta Alberto, Adayren gurasoak. Aday, ume lasaia dela diote. Ondo lo egiten duena. Medikuek jarritako data nahiko ondo errespetatu zuen mutikoak. Egun batez atzeratu zen. Berez, abenduaren 31rako zuen jaiotze-data.

Aitatasun baja

Alberto eta Joanak seme bana dute aurretik izandako beste harreman batetik. Aday da elkarrekin duten lehena eta opari bereziarekin heldu da: aitatasun baimen berria.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak