Gaur, domeka, erabakiko da aurtengo txapelduna zein den, eta epaimahaiak lan zaila izango du, izan ere, oso berdinduta egon ziren lehiakide guztiak kanporaketa fasean. Hamar bakarrik pasa zitezkeen hurrengo fasera eta epaimahaiak lanak izan zituen horiek aukeratzeko; 28 ziren parte-hartzaileak. Eta finalisten artean txapelduna aukeratzeak ere lanak emango dizkie; izan ere, hiru lehenengoen artean hiru puntu-ehuneneko aldea bakarrik dago. Honako hauek dira hamar finalistak: Aydar Salakhov (Errusia), Matti Pulkki (Finlandia); Arseniy Strokovskiy (Errusia), Iwo Jedynecki (Polonia), Jianan Tian (Txina), Milan Malinovic (Serbia), Léna François-Poulet (Frantzia), José Valente (Portugal), Filip Erakovic (Serbia) eta Queralt Morral Bisbal (Katalunia).
Gaur, domeka, 09:00etan ziren hastekoak finaleko saioak Amaia Antzokian, eta 15:00etan jarraituko dute.
Gipuzkoa Txapelketa ere gaur bukatuko da
Bestalde, 37. Gipuzkoa Txapelketa ere jokatuko da gaur. Hego Euskal Herriko eta Espainiako akordeoi-jotzaileendako da hori, eta saioak 09:00etan ziren hastekoak Infantil kategoriako saioak Arizmendi ikastolan. Ordu berean, Kulturaten, ziren hastekoak Junior kategoriakoen saioak; eta egubakoitzean Senior kategorian finalerako sailkatu zirenek Kulturaten izango dituzte saioak, 15:30ean.
Itxiera Gala eta sari banaketa ekitaldia Amaia antzokian izango da, 20:00etan. Espainiako txapelketako hiru kategorietako saridunek eta Arrasate Hiria Nazioarteko Txapelketako irabazleak zuzenean joko dute.