Akordeoi munduko harrobia ikusteko aukera egon da gaurko egunean zehar. Zazpi kategoriatan banatuta egon dira bakarlariak; hirutan Ganbara Musikakoak eta taldeak kategoria bakarrean. Gipuzkoa Jaialdiak lehiaketa kutsua ez duen arren, parte-hartzaileek izugarrizko maila erakutsi dutela azpimarratu dute antolakuntzakoek.