Iazko Arrasate Hiriko txapeldunak akordeoi kontzertu bikaina eskaini zuen

Leire Kortabarria 2016ko abe. 11a, 10:55

Iazko Arrasate Hiria Nazioarteko Akordeoi Lehiaketako irabazleak, Janne Valkeajoki (1992) finlandiarrak, kontzertu bikaina eskaini zuen zapatu ilunkaran Arkupe kultur etxean. Ohikoa da Arrasate Hiriko txapeldunek hurrengo urtean kontzertua egitea Aretxabaletan, txapelketa jokatzen den aste bukaeran. Oraingo honetan, gainera, Valkeajoki bira bat egiten dabil eta horren barruan etorri da Debagoienera.

Jende asko erakarri zuen Arkupera Janne Valkeajokiren kontzertuak. Aurkezpenean azaldu zutenaren arabera, finlandiarrak beka bat eskatu eta lortu zuen bere herrialdean bira bat egiteko. Hain zuzen, Donostian eta Alcañizen (Teruel) jo du egunotan; Arrasaten eta Aretxabaletan izan da aste bukaeran; eta astelehenean eta martitzenean Vandellosen (Tarragona) eta Bartzelonan joko du. Eskaintzen dabilen pieza asko propio beretako konposatu dituzte, eta bitxikeria da pieza bakoitzak forma geometriko baten izena duela izenburu gisa.

Valkeajokik omenezko izendapenarekin jantzi zuen iaz Arrasate Hiriko txapela. Sofia Gubaidulinaren derrigorrezko pieza ondoen jotzearren ere saria irabazi zuen. 2010ean ere hartu zuen parte Arrasateko txapelketan, eta hirugarren sailkatu zen; ordukoan, lehiakide gazteena izan zen.

Erlazionatuak

Janne Valkeajokiren kontzertua

Leire Kortabarria 2016 abe 11 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak